XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Societé Nationale d Études Mariales eredutzat artuz, Españi'n (1942), Kanada'n (1947), Alemani'n (1952) eta abar, aren antzeko Ikasketa-Lagundiak, eta leenago Erroma'n, 1939'an, Nazioarteko Azterketa-Leku Mirenzalea eta geroxeago, 1946'ean, Mirendar-Akademia.

Akademi onek Aita Balic frantziskotar kroaziarra izan zuan eragille; Azterketa-Leku arek berriz, Marianum aldizkaria atera zigun argitara.

Erakunde auek danak lan ederra egin ziguten, Idazti Donean eta egiazko Eliz-Tradizioan oiñarriturik, Maria'ganako Eraspen bikaiñari bere era egoki ta neurri zintzoak bir-emateko; erriaren biotz-berotasunak eta sermoilari sutsu batzuen geiegikeriek maiz atera oi bait zuten eraspen jator ura era egoki ta neurri zintzo aietatik, ekumenetzaren eta sinismen garbiaren kalterako.

Arrezkero, Teologian, Liturgian eta Elizaren bizitza osoan Andra Mari'ri dagokion tokia billatzea izan da Mariologiaren elburua, eta eginkizun ori ez dago oraindik osoro burutua.

Beste gai orotaz bezala, asko itzegin zuan XII Pio'k Andra Mari'ganako eraspenaz ere.

Agian auek dituzute bere mintzaldi eta idaztirik garaienak: - 1942: Fatima'n Andra Mari agertu zanaren 25'garren urtebetetzean, munduko errialde guztiek beren burua Mari'ren Biotzari eskeintzeko eskari-egiñaz, irrat'itzaldia.

- 1946: Fatima'ko Andra Mari'ren irudia koroiatzerakoan, irrat'itzaldia.

- 1950: Andra Mari'ren Jasokundea dogma aldarrikatuz, Magnificentissimus bulda.

Bigaramonean, jai ura ospatzeko Erroma'ra joan ziran gotzaiei, itzaldia.

- 1954: Andra Mari Erregiñaren jaia ezartzen zuan entziklika.

Ain zuzen, 1954'ean gertatzen zan IX Pio'k Andra Mari'ren Sortze Garbia dogma aldarrikatua izatearen eungarren urtea.

Orregaitik, urte done izendatu zuan XII Pio`k 1954'garren urte ori.

1957: Austri'ko Mariazell santutegiaren VIII eunkian, irrat'itzaldia.

1958: Lurdes'eko agerkundearen lenengo eun-urte-betetzea zala-ta Andra Mari'k agerkunde aietan emandako mezuari-buruz Frantzi'ko gotzaiei entziklika.

Fatima'ko Ama-Birjiñaren inguruan, aritzondoaren biran untza bezala, xelebrekeri asko sortu zigun kristau erriaren sentimen izkutukizaleak, eta baita sorketa aietan Pio XII'aren izena nampacirc;stu ere.

Ez litzake arritzekoa izango diplomaziaren zimeltasunean ezitako gizakume batek ixkutukerizko xentimenkerientzako bere baitan txoko bat izatea, baiña ez zait iruditzen Pio XII'az ari geralarik, olako gauzarik uste izan dezakegunik, aszetika sendoan sustraitutako mistiko burutsua izan bait genduan Pacelli Aitasantua.

Maite zuan biotzez Andra Mari, eta gizon otoitz-zale eta eraspentsua izan zan baiki.

Andra Mari'ren eraspena erriagan zabaldu nai izatea gauza bat da ordea, eta xoxokerietan ibiltzea, beste bat.